MUSIKA

“Rockein!” musika lehiaketa abian da

Basauriko Udalak, Rockein! Musika lehiaketa abiatu du Arrigorriaga, Galdakao eta Etxebarriko udalekin batera. Lehiaketan ondoko sariak banatuko dira: talde onena, bertako talde onena, eta euskarazko talde onena.

Halaber, euren lanak grabatu eta masteritzatzez gain, Bizkaiko areto nagusietan jotzeko aukera eskainiko diete lehen bi sariak jasotzen dituztenenei.

Izena emateko epea otsailaren 28an amaituko da. Horretarako, izen-emate orria bete behar da. Horretaz gainera, hiru kantu, taldearen argazkia, biografia, eta taldekideetako baten NAN agiriaren fotokopia ere bidali behar dira.

Jasotako proposamen guztietatik epaimahaiak sei talde finalista aukeratuko ditu. Taldeok zuzenean joko dute Basauriko Social Antzokian, eta emanaldiaren ostean, epaimahaiak lehiaketaren irabazleak iragarriko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button