BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak

Atarrabian eta Etxarrin jokatuko dira asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen bi finalaurrekoak. Martxoaren 2an Atarrabian, eta hurrengo egunean Etxarri Aranatzen. Azkena martxoaren 9an izango da Elizondon.

Atarrabiako saioa 17:30ean hasiko da, herriko Kultur Etxean. Honako bertsolariek hartuko dute parte: Julio Soto, Oskar Estanga, Erika Lagoma, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman eta Joxema Leitza. Estitxu Fernandezek aurkeztuko du saioa.

Aurtengo Txapelketako bigarren finalaurrekoa igandean izango da Etxarri Aranatzen. Saio hori ere 17:30ean hasiko da, Kultur Etxean. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Eneko Lazkoz, Xabier Silveira, Jon Barberena, Eneko Fernandez, Ander Fuentes Itturri eta Josu Sanjurjo. Alaitz Rekondok aurkeztuko du saioa.

Finalaurrekoak irabazten dituzten bertsolariak zuzenean sailkatuko dira Iruñeko finalerako. Gainerako bost postuak finalaurreko guztien puntuazioaren arabera erabakiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button