ESZENA

"Kulturaz Blai" programa aste osoan Bilbon

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Kulturaz Blai programa jarri du martxan beste urte batez. Programaren barruan, kaleko zenbait kultur proposamen eta ikuskizun eskainiko dira Zorrotza, Basurtu, Altamira, Olabeaga, Masustegi eta Santa Ana auzoak hartzen dituen 8. Barrutian.
Mota guztietako ikus-entzuleei zuzendutako jarduerak jasoko ditu ekimenak, kaleko musika banden emanaldiak, magia ikuskizunak, antzerkia, zirkua eta erromeria herrikoiak, besteak beste.

Jarduerak joan den ostiralean hasi ziren, Dantza Alai orkestrarekin.
Egitaraua ostiralean, ekainaren 23an, hasiko da berriro, barrutiko hainbat auzotan San Joan bezperako ospakizunarekin. Horrela, Zorrotzan, La magia de Thot-en kalejira eta ikuskizuna izango dira. Aireko akrobaziak, funanbulismoa, suzko malabareak, trikimakoak, monozikloak, arratsaldeko 20:30etatik aurrera.
Basurtun, Beti Jai Alai taldeak 20:00etan eskainiko duen erromeriaren ondoren, suzko kalejira izango dugu Koblakarirekin (22:00etan), Aita Donostia plazan. Ekainaren 23an, baita ere, Altamirako pilotalekuan, Debote Enbote taldeak (18:30ean) antzerkia eskainiko du. Egun horretan bertan, Olabeagako kaleek trikitixa kalejira jasoko dute (20:30ean) eta Santa Anan Txoborro Magoaren emanaldia izango da (18:00etan).

Programa asteburuan amaituko da, antzerki eta dantza emanaldiekin, Olabeagako Udaltegian, ekainaren 26an eta Masustegin Mariachi Dominguez taldeak musika emanaldia eskainiko du ekainaren 26an eta Malas Compañías taldeak antzezlana aurkeztuko du ekainaren 27an.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button