ARTEA

Abangoardiako hiriko arte adierazpenak

Bihar bertan, ekainak 6, abiatuko den BLV-ART ekimenaren barruan, Bilbo Zaharra ingurua abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko da berriro ere, eta hala, performanceak, antzerkiak, erakusketak, galeria eta sorkuntza espazio berrietara egingo diren bisitak, tailerrak eta zuzeneko musika antolatu dira.

Diogun bezala, programazioa asteazken honetan, ekainaren 6an, abiatuko da, Anaïs Boudot artistaren L´Empyrée erakusketaren inaugurazioarekin. Erakusketa ekainaren 15era arte bisitatu ahal izango da, eta Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetza du. Hurrengo egunean Berreginen Museoan, Desovillar performancea aurkeztuko dute Ana Matey eta Isabel León artista eta sortzaileek.

Ekainaren 16ra arte programatutako hogei jarduera ingururen artean antzerki garaikideari jarriko zaio fokua, bai eta performanceari ere. Eta ez dira faltako  dramaturgiarekin bat eginda, musikarekin, poesiarekin edo sorkuntza artistikoarekin erlazionatutako abangoardiako beste proposamen batzuk. Ekitaldi horiek, Bilborocken, San Frantziskoko Udaltegian, BilbaoArten edo Berreginen Museoan izango dira, bai eta B-Cool Terrazan edo Xake Espazioan ere.

Antzerkiarekin jarraituz, ekainaren 7an, Bilborocken, Parasite Kolektiboaren Jokoa lana oholtzaratuko da. Performancearen inguruko eremu esperimentalagoan, BLV-ARTeko programazioak Isabel León, May Serrano, Pascale Ciapp artisten edo Bastardas kolektiboaren partaidetza izango du. Azken horiek, performance ibilbidea eskainiko dute, ekainaren 10ean, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Bilbo Zaharreko hainbat lekutatik.

Beste alde batetik, Berreginen Museoak dantzarekin lotutako beste bi proposamen jasoko ditu: Zona (no) confort, Krego-Martín Danzarekin, ekainaren 9an, eta hurrengo egunean, 11:30etik aurrera, Lindy Band Collectiverekin antolatu den Swing Partya.
Mama Creak ere, B-Cool terrazan, 4 pertsonez osaturiko taldeentzat, emanaldi berezia egingo du.

Egunez eguneko jardueren agenda osoa ikusi nahi baduzue, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button