MUSIKA

Bilboko Aste Nagusiko Metal eta Pop Rock erakusketa

Aurreko edizioetan bezala Bilboko Aste Nagusiko bertako Metal eta Pop Rock erakusketan parte hartzeko epea zabaldu da. Erakusketan parte hartu nahi duten taldeek izen ematea online egin behar izango dute maiatzaren 4tik 31ra, www.bilbao.eus webguneko agendan

Bertan parte hartu ahal izateko, Bizkaian bizi izatea edo taldekide bat gutxienez lurralde historiko honetan erroldatuta egotea beharrezko izango da. Metal eta Pop-Rock estilo guztiak onartuko dira, jazza ezik. Azpimarratzekoa da taldeak emakumeekin eta euskaraz egindako lanak bereziki kontuan hartuko direla, taldeak aukeratzeko orduan.

Taldeek gutxienez lau kanta original bidali beharko dituzte, baita argazkia, biografia eta taldearen datuak ere. Aipatu beharko dira ere, zeintzuk dira erabilitako hizkuntzak, estiloa eta taldea osatzen dutenen kideen izen-abizenak.
Taldekoek kontuan hartu beharko dute hautatuak izanez gero, kontzertu hau Aste Nagusian zehar eskaintzen direnen gainetik lehentasuna duela eta gehienez 45 eta 50 tarteko minutuko iraupena izango duela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button