IKUS-ENTZUN

Bizkaiko kulturari buruzko dokumentaletarako laguntzak

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko kulturari buruzko dokumentalak burutzeko laguntzak onartu ditu, eta guztira, 100.000 euro erabiliko ditu horretarako.  Proiektuen ekoizpena 2021eko martxoaren 31ra arte gauzatu beharko da, eta geroago, abenduaren 15a baino lehen jendarteratu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea, etzi hasiko da, irailaren 3an, eta   irailaren 17ra arte izango da zabalik.

Diru-laguntza hauen bidez honako helburua lortu nahi da: Bizkaiko kulturaren balioak hedatzen dituzten dokumentalen ekoizpena bultzatzea, herritar-sektore handiagoetara hel daitezen gure memoriarekin lotutako alderdiak eta gure sormen-adierazpenei dagozkienak.
Jasotzaileak honakoak izan daitezke: sozietate anonimoak, erantzukizun mugatuko sozietateak, sozietate kooperatiboak eta sozietate zibilak eta enpresa-jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak. Pertsona edo erakunde eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat baino ezin izango du aurkeztu.

Orain epeak luzatu dira, eta 2020. urtean hasitako ekoizpen-lanak 2021ra arte luzatu ahal izango dira. Ondorioz, diruz lagundutako ekoizpenak hedatzeko epea eta jasotako laguntza justifikatzeko epea ere luzatu behar dira.

Euskara, Kultura eta Kiroleko Foru Saileko Kultur Ekintzako Zerbitzuak behar den laguntza teknikoa edo aholkularitza emango du foru-dekretu honekin lotutako edozein zalantza edo kontsulta hemen egin ahal da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu