MUSIKA

POW! estatubatuarrek Donostian joko dute

Kaliforniako San Francisco hiriko POW! hirukotea Donostiako Dabadaba tabernan izango da, larunbatean, ekainak 14, 22:00etan. Sarrera doakoa izango da. Emanaldiaren ostean, DJk izango dira.

POW! taldeak Hi-Tech Boom izenburuko disko bakarra argitaratu du, Thee Oh Sees bandako lider John Dwyer-ek zuzendutako Castle Face Records diskoetxearen bitartez. Izan ere, Dwyer diskoaren ekoizpenaz ere arduratu da. Donostiako Ayo Silver! promotorearen arabera, diskoetxe horrek gauza onak baino ez ditu argitaratzen: Warm Soda, Ty Segall, Fuzz, Fresh & Onlys, Coachwhips…

Bada, POW! taldearen proposamena ere oso interesgarria da; gitarra, sintetizadore eta perkusioren bitartez, hirukoteak giro psikodelikoetan galtzen diren melodiak jotzen ditu, fuzz gitarrekin eta bateria erritmo hipnotikoekin hornituak. Emaitza, post-punk, garage-rock eta new wave estiloen arteko hibrido erakargarria bezain toxikoa da, dentsitate handikoa, iluna eta era berean, pop kutsua duena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button