MUSIKA

Musika-proposamen garaikideak Bilboko Arte Ederren Museoan

Abenduan, Bilboko Arte Ederren Museoak musikari eskainitako kontzertu-zikloa ireki du berriz: En Claves. Bigarren edizio honek Gabonetako jai eta familiarteko giroa eta euskal musika-proposamen garaikideak uztartzea du ardatz. Oraingoan, Iparraldeko argiak izenburupean.

“Kutsu intimista nabarmenarekin, En Claves-ek bere izenarekin zerikusia ere badu, museoa elkargune bihurtzen baitu. Horrela, museoak bere programazioan askotariko diziplina artistikoak integratzearen aldeko apustu argia indartzen du, eta, aldi berean, museoan bizitzeko beste modu batzuk aztertzeko gonbita egiten du.”

Dagoeneko bi saio iragan dira: abenduaren 1ean, Euskadi Brass taldearen txanda izan zen, eta 8an, Joserra Senperenak Existentzia minorrak izeneko kontzertua eskaini zuen.
Datozen egunotan ere zertaz gozatu egongo da: gaur berton, hilak 22, Pasieran taldeak (Jon Piris, Iñar Sastre eta Matias Riquelme) bere tempo intimistan, piano, kontrabaxu eta biolontxeloaren arteko ustekabeko solasaldian murgilduko du publikoa.
Azkenik, urte amaieran, abenduaren 29an, Soinuaren Bidaia Sextet taldea arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button