MUSIKA

Lobo Electrico-k "Artefactos Magicos" lana plazaratu du

Artefactos Magicos lanak dozena bat rock doinu biltzen ditu. Hard rock-a edo rock sendoa nagusitu arren, lan berri honetan after-punk giroen arrastoak, glam zantzuak eta boogie erritmoak ere antzeman daitezke. Gorago aipatu den bezala laukote gipuzkoarrak ahalegin berezia egin du oraingoan estudioan. Hala, diskoa Castelloneko Rockaway estudioetan grabatu dute eta gero Garate estudioetan nahastu. Guantxe, bandako bateria jotzailea aritu da ekoizle lanetan. Diskoa autoekoitzia da, eta taldeak azken sei urteotan bizitakoa biltzen du 12 kantutan. Azpimarragarria diskoaren azaleko diseinua.

Lobo Electricok, ezbairik gabe, lan txukuna egin du estudioan, baina bere inguru naturala zuzenekoa da, bertan erakusten ditu ondoen letaginak otso amorratuak. Hala, hil honen 9an Oiartzungo Goiko Eskolan izango dira; 15ean Iruñeko Infernu Tabernan Sumision City Blues taldearekin; 23an Bilboko El Balcon de La Lola tabernan Bermeoko Los Frenos bandarekin, eta azkenik, 31n Gasteizeko Ibu Hots tabernan izango dira Las Gildas koadrilarekin. Lau kontzertu horieten Artefactos Magicos lanak biltzen dituen doinu berriak aurkeztuko ditu.

Nabarmentzekoa ere bada, disko berri honekin batera talde gipuzkoarrak plazaratu duen Mutante kantuaren klipa.

Lobo Electrico 1999 urtean eratu zen Tolosan, eta bertan Bukaera, Tortura Sistematika edo Ruido de Rabia hardcore talde mitikoetako kideek jotzen dute. Handik urtebetera lehendabiziko kontzertua eskaini zuen Bonberenean.

Promomusikak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button