MUSIKA

Berri Txarrak Ameriketara eta Bide Ertzean Londresera

London Basque Society elkarteak antolatuta, Ubeda anaiek eta Karlos Aranzegik zuzentzen duten Bide Ertzean bandak bere pop jarioa aurkeztuko du Londresen. Emanaldia bihar bertan izango da, Londreseko Euskal Etxearen egoitza den Oxford Houseko The Chapel (Kapera) aretoan. Taldeak iaz plazaratu zuen Don Inorrez laneko doinuak eskainiko ditu kontzertuan, bere ibilbide luzeko hainbat kantu klasikoekin batera. Aipaturiko hiru taldekideekin batera, zuzenekoetan ondoan izan ohi dituzten Fran Iturbe (gitarra) eta Joserra Senperena (teklatuak eta akordeoia) musikariak izango dira.

Berri Txarrak hirukoteak, aldiz, Payola disko arrakastatsua aurkezten jarraitzen du munduan barrena. Hala, otsailean eta martxoan Ameriketara bidaiatuko da: 25ean eta 26an bi kontzertu eskainiko dituzte Brasilen izango da; 27an Argentinan izango dira. Hiru kontzertu horietan Rise Against talde estatubatuarra izango du lagun. Martxoaren 11n, berriz, Txile bisitatuko du eta Kanadako Toronto hirian egi ohi den Canadian Music Fest jaialdian joko du hilaren 26an. Aipaturiko bidaia hasi baino lehen Bartzelona, Valentzia eta Guadalajaratik igaroko dira. Kontzertuez gain, Berri Txarrak taldeak Jainkoa Ateoa kantuaren bideoklipa estreinatu berri du.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button