IKUS-ENTZUN

Bilboko Gay-lesbo-trans 7. Nazioarteko Zinemaldian estreinaldi sorta galanta

Zinegoak, Bilboko Gay-lesbo-trans 7. Nazioarteko Zinemaldia hastear dago, izan ere aste honetako ostiralean ateak zabalduko ditu. Film guztiak Arriaga Antzokian, Capitol Aretoetan, Guggenheim Auditoriumean, Bilborocken eta Fnac-en pantailaratuko dira. Guztira
14 film luze (13 lehiaketan), 8 dokumental (denak lehiaketan)
30 film labur (denak lehiaketan) eta 8 lan OFF Zinegoak-en (lehiaketaz kanpo).
Honek zer esan nahi du? 6 estreinaldi mundu mailan, estreinaldi bat Europa mailan, 20 estreinaldi estatu mailan eta gainontzeko ia guztiak estreinaldiak izango dira Euskal Herrian.

Aurten zinemagintza latinoamerikarraren ezohizko partaidetza zabala izango da zinemaldi honetan. Hala, Peru, Uruguay, Argentina eta Mexiko herrialdeak lehiatuko dira sari bat eskuratzekotan.
Film luze gehienek Cannes, Berlin, Donostia, Erroma edo Toronto bezalako zinemaldi garrantzitsuetan parte hartu dute, guztiak ikusle zein kritikaren harrera ederra jaso dute.

Film laburrekin antzekoa esan daiteke. Guztietatik aipagarria da euskal laburmetrai baten presentzia: Los Fuegos, Daniel Cortazarrena.

Off Zinegoak ekimenaren barruan transgresoreagoak diren zortzi lan ikusi ahal izango dira otsailaren 3an FNAC aretoan, 17:00etan izango den emanaldi batean.
Beste aldetik, Berlingo harresiaren erorketaren 20. urteurrenari omenaldia egingo zaio, 1985eko Wieland Speck (Zinegoak 2010 Ohorezko Saria) zinegilearen Westler filmaren bitartez, seguruenik gay tematika duen pelikula alemaniarrik onena.

Aurreko edizioetan bezala eta Bilboko saioak amaitu ostean, Zinegoak Hedapena gauzatuko da hainbat herritan. Gipuzkoan izan den presentzia areagotuko da eta Nafarroara ere iritsiko da. hala, otsailaren 8tik 21era bitartean Arrasate, Basauri, Donosti, Durango, Errenteria, Galdakao, Getxo, Hernani, Iruñea eta Leioan ziango da Zinegoak.

Aurtengo ohorezko saria Wieland Speck (Friburgo, 1951) adituak hartuko du.
Eta beste mila kontu gauzatuko dira ederki antolaturik datorren egitasmoaren barruan. Dena, noiz, zer, nola eta abar, zinemaldiaren webgunean duzue jarrita.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button