IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak lanak aurkezteko epea zabaldu du

Datorren urteko maiatzaren 6tik 13ra egingo da FANT-en XXII. edizioa. Hori dela eta, Bilboko Udaleko Kultura Sailak, lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du. Martxoaren 15a izango da azken eguna.

Aurtengo edizioan ere, film laburrei 3.000 euroko bi sari eta Euskal Herriko film labur hoberenari 2.000 euroko saria emango zaie. Horiez gain, sekzio ofizialeko genero fantastikoko Film Luze Hoberenaren Saria, Gidoi hoberenaren Saria, eta FANTROBIA Saria ere banatuko dira.

Hurrengo edizioan eta berrikuntza gisan, telefono mugikorrarekin grabatutako fantasiazko edo beldurrezko film laburren lehiaketa berria abiatuko da. Proposamen bakoitzak gehienez ere 10 minutuko iraupena izango du, eta oinarrietan adieraziko diren kalitateari eta formatuari buruzko zenbait betekizun bete beharko ditu.

Lehiaketara aurkezteko beharrezkoa den informazio guztia, zinemaldiaren webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button