IKUS-ENTZUN

Bilboko zineklubaren bigarren denboraldia hasiko da

ZINEBI 52an programaturiko zine dokumental, fikziozko eta animaziokoaren erakusketa eskaintzen duen Zinebiklub 11 egitarauak bere programazioari ekingo dio berriro bihar.

Maiatzean eta ekainean, gaztelaniaz egin ez den zineak beteko ditu saio gehienak, baina Euskal Herrian eta Estatuan egindako lanik garrantzitsuenez gozatzeko aukera ere izango da lehiaketatik kanpoko Euskal eta espainiar zinearen informagarriak izeneko sekzioan.

Ostegun guztietan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Abandoko udaltegiak, 70-80 minutuko saioetan bildutako film laburren aukeraketa eskainiko du (dokumentalak, fikziozkoak eta animaziozkoak).

Aukeratu diren izenburuen artean, ZINEBI 2010eko Zinemaldiko Sari Nagusia irabazi zuen Norït Krupi, Letoniako animazio lan berezi eta dibertigarria, nabarmendu behar da. Horrez gain, Zinebiklubek beste hiru saio programatu ditu, estilo anitzetako hogei bat lan euskaldun eta espainiarrekin.

Zinebikluben ikusi ahal izango diren lanen artean, ZINEBIko azken edizioan Euskal herriko Gidoilarien Elkarteak Euskal Gidoirik Hoberenari emandako saria jaso zuen Egoi Markaidaren Arditan dokumentala azpimarratu behar da.

Programazioaren barruan, Juan José Suracek egindako La confesión de Saduj animazio lana ere izango da. Horrez gain, Niko Vázquez egile euskaldunaren Delirium Tremens, lan labur eta iradokitzailea edo Ramiro Ledo egile galiziarraren O proceso de Artaud dokumental esperimentala ikusi ahal izango dira.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button