MUSIKA

Villapellejos eta Paniks, “Klof” fanzinearen festan

Bilboko Klof fanzinean ale berri bat aurkeztuko du larunbatean, urriak 17, Bilboko La Ribera aretoan, 23:45etik aurrera.

Ametsaren inguruan ardazten den fanzinearen ale berria eskuratzeko aukera izango da La Ribera aretoan, baina baita bi kontzertu ikusteko aukera ere: Villapellejos eta Paniks banda bizkaitarrak.

Villapellejos bilbotarrak dira, eta garage-punk-a jorratzen dute. Paniks, berriz, Barakaldotik datoz, eta talde nahikoa ezaguna da Euskal Herriko eta Estatuko garage-punk eszenan. Laster, La fiesta de Pan izenburuko EPa argitaratuko du.

Kontzertuak amaitu ostean, DJ Patxi eta DJ Zala arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button