MUSIKA

Odei Barrosoren kontzertua Muxikaberrin

Gaur, ostirala, azaroak 4, gaueko 21:00etan, Odei Barrosoren kontzertua izango da Getxoko Muxikaberri aretoan.

Barrosok bertsolaritza, trap eta drill musika estiloak uztartzen ditu, tradizioa eta modernitatea bateratuz. 2zio taldearekin hasi zen Barroso musika munduan baina taldea desegin ondoren, barakaldar-urruñar abeslariak bere bakarkako lehen lana aurkeztuko digu gaur: “Terapia”.

Askotariko mezu eta erritmoz beteriko diskoa da honako hau, gai unibertsalak, barne-zalantzak, gai intimoak edota kritika soziala jorratzen dituena. Erakargarria bezain sakona den proposamena dugu. Bere lan berriaren lagin bat ikusteko, hementxe.

Sarrerak eta gainerako informaziorako ere hemen

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button