MUSIKA

Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean musika protagonista

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak hiru kontzertu eskainiko ditu hilabete honetan: Jabier Muguruza eta Bernando Atxagarena; Fetén Fetén eta Jou Gonzalezena; eta Belako taldeko Cris eta Josu Ximunena. Hiru kontzertu berezi hauek BilbaoGabonak programaren barruan antolatu dira.

Aste honetan, abenduaren 18an, 19:00etan, izango da lehen hitzordua. Jabier Muguruzak eta Bernardo Atxagak Geltokiak Izarretara izeneko saio musikatua egingo dute. Bertan 80ko eta 90eko hamarkadetako euskal kanten inguruko ibilbidea egingo dute. Geltokiak Izarretara izen handiko euskal autoreen hamabost abestien bertsioak biltzen ditu, tartean Mikel Laboa, Ruper Ordorika edo Xabier Leteren kantak ere badaude.

Datorren astean, abenduak 22, 19:00etan, Fetén Fetének eta Jou Gonzalezek (Doctor Desioren saxofoi-jotzaile eta klarinetista) bat egingo dute Bidebarrietako liburutegian. Ustekabez betetako kontzertua emango dute, eta gazte eta txikiak dardararazi eta hunkituko dituzte.

Azkenik, abenduak 29, 19:00etan, Josu Ximun eta Cris, Belako taldeko kideak, Bidebarrietara hurbilduko dira beren euren abestien errepaso akustikoa egiteko. Plastic Drama taldearen azken diskoak nazioarteko rock-talde independente gisa finkatu du taldea. Urteko albumetako bat izendatu dute aditu askok, eta Reading eta Leeds 2020 jaialdi mitikoan jotzeko aukera izan dute. Belako izan da hori lortu duen estatuko lehen taldea.

Diogun bezala, proposamen horiek BilbaoGabonak programazioaren barruan antolatu dira, eta horrexegatik,  osasun-agintariek unean-unean markatutako segurtasun-protokolo guztiak beteko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button