MUSIKA

Irun Rock Jaialdia piztuko da

Bihar, larunbata, egingo da Irun Rock Jaialdiaren aurtengo edizioa. Kontzertuak, hain justu, San Juan plazan egingo dira. Antolatzaileek askotariko taldeen proposamenekin osatu dute kartela: pop-rock elektronikoa, sustraidun rock’n’roll zaharra, soula, post-punka, pop melodikoa…

Hauexek dira Irun Rock Jaialdian parte hartuko duten taldeak: The Lucilles (soul, Madrid); Grises (pop elektronikoa, Zestoa); Vulk (post-punk, Bilbo); Tav Falco (rock’n’roll zaharra, Memphis, AEB); Oso Fan (pop, Donostia); Pet Fennec (indie-rock, Donostia); Iñigo Serrulla (pop, Donostia); La Bona Dea (rock, Irun), Olimpia (pop-rock eta new wave, Donostia) eta Indidxabak (rock, Irun).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button