MUSIKA

Rise Against, Refused eta Berri Txarrak BECen arituko dira igandean

Kontzertu jendetsua izango da Barakaldoko BECen egingo dena igandean, hilak 4: Rise Against (AEB), Refused (Suedia) eta Berri Txarrak (Euskal Herria).

Rise Against eta Berri Txarrak taldeen arteko harreman estua da, Gorka Urbizuk, Tim McIlrath-en (Rise Against-eko kantaria) laguntza izan baitzuen Denak ez du balio singlean.

Lekunberrikoek iaz argitaratutako Denbora da poligrafo bakarra (Only in Dreams) lan arrakastatsua aurkeztuko dute.

Rise Against estatubatuarren emanaldian, berriz, The Black Market (Interscope, 2014) diskoaren inguruan ardaztuko da. Bandaren bederatzigarren lana da, eta hardcore melodikoaz bustita dator.

Azkenik, Refused banda suediarra kultuko taldea da. 1991an eratua, hiru disko plazaratu ondoren, 2012an, trasteak utzi zituzten. Halere, 2012an, elkartu egin ziren, eta aurten, Freedom (Epitaph, 2015) diskoa argitaratu dute. Suediarren proposamenak hardcore basatia, metal pisutsua, rocka eta soul zertzeladak uztartzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button