LITERATURA

Espetxeratutako idazleak gogoan Donostian

Euskal Pen Klubak eta Ataramiñe elkarteak antolatuta, irakurraldi kolektiboa egingo da datorren azaroaren 15ean, Idazle Espetxeratuaren Nazioarteko Eguna gogoratzeko.

Ostegunean, 18:00etan hasita, Letrak Giltzapetik  izeneko ekimena abiatuko da Donostiako  Bulebarrean. Hor, gaur egun preso dauden idazle eta kazetarien testuak irakurriko dira bertan jarriko den ziega baten barrutik. Martxelo Otamendi, Berria egunkariko zuzendariak hasiera emango dio  ekimenari, eta gero beste idazle zein kazetari batzuek jarraituko dute testuak irakurtzen.

Horren ostean, 19:30ean, mahai inguru bat abiatuko da espetxea eta sorkuntzaz mintzatzeko. Bertan parte hartuko duten adituak, Euskal Pen Klubeko lehendakari Laura Mintegi, Ataramiñeko Mitxel Sarasketa eta Egin egunkariko ordezkari Fermin Munarriz izango dira.

Gaur egun, adierazpen askatasuna eta idazle espetxeratuen eskubideen aldeko borroka eten gabean, 130 talde daude International Penen barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button