BESTELAKOAK

“Bihotzaren Hitzak”, amodiozko gutunen lehiaketa

Ausartzen zarete amodiozko gutun bat euskaraz idazten? Aukera paregabea duzue orain Barakaldoko Udalaren Kultura, Hezkuntza eta Euskara Arloak antolatutako amodiozko gutunen 25. lehiaketarekin.

Izan ere, gutuna literatur genero da berez, eta ugariak dira pertsonen arteko komunikazioan oinarritutako literatur lanak. Sentimendu eta hunkipenen komunikazioa sustatu, eta genero horrek duen aberastasuna berreskuratu nahian, egin du lehiaketarako deialdia.

Gutunak originalak, argitaragabeak eta aurrez saritu edo argitaratu gabeak izango dira. Aurkezpenari dagokionez, gehienez bi foliotako gutunak izango dira, ordenagailuan idatziak. Lanak Gurutzetako Kultur Etxean aurkeztu beharko dira urtarrilaren 18a baino lehen, eta  azalean, Bihotzaren Hitzak 2020 Maitasun Gutunen XXV. Lehiaketa jarrita, ohiko postaz helbide honetara bidaltzeko aukera ere baduzue: Balejo  kalea,  4.48903 Barakaldo, ez baitira  e-mailez bidalitako gutunak onartuko.

Epaimahaiak idazkiaren garapena, estiloa, ortografia, aurkezpena eta originaltasuna baloratuko ditu; eskuz idatzitakoetan, berriz, kaligrafia ere bai. Paperaren ezaugarriak ordea,  (kolorea, usaina eta testura) parte-hartzaileek aukeratu behar dituzte.

Sari banaketa 2020ko otsailaren 15ean izango da. Lehen saridunak 350 euro hartuko ditu. Eta gero, bi accesit egongo dira 200 eurokoak. Ekitaldi berean saritutako gutunak irakurriko dira.

Datu guztiak, Barakaldoko Udalak duen webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button