ARTEA

“Kontenporanea”, arte garaikidearen topaketa

Aurten, Irungo Udalak sustatzen duen Kontenporanea topaketaren seigarren edizioa maiatzaren 20, 21 eta 22an garatuko da. Kultura garaikidearen topaketa da Kontenporanea eta artearen, kulturaren eta diseinuaren inguruko ekimenak biltzen dira bertan.

Edizio honetako gai orokorra ekosistema enpatikoak dira: “plaza leku atsegin bat izatea da helburua, topo egiteko leku bat, harrera egiteko, elkar zaintzeko, non afektuek, keinu emozionalek, oroitzapenek eta oroipen partekatuek duten garrantzia; kontakizunak sortzeko eta partekatzeko leku abegikorra izango da plaza”.

Kontenporanea inguruko gazteek ontzen dute elkarlanean oinarritutako formatu kolektibo baten barruan. Aurten Ane Borreguerok, Iratxe Airesek eta Jone Pujanak hartu dute ardura hori.

Ekimenak nork bere obra erakusteko aukera ere eskaintzen du nazioarteko deialdi baten bidez. Adin eta diziplina guztietako artista indibidual eta kolektiboek parte har dezakete, eta interesdunek jpg edo pdf formatuan bidali behar dituzte irudiak. Aukeratzen diren obrak formatu handian inprimatuko dira, eta topaketaren egunetan kalean jarriko diren euskarri batzuetan instalatuko dira. Proposamenak bidaltzeko epea apirilaren 24an bukatuko da.

Deialdiaren betebehar guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button