IKUS-ENTZUN

Mendi Tourra Gipuzkoan eta Bizkaian izango da hil honetan

Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourrak Euskal Herriko hainbat herri bisitatuko ditu hil honetan.

Zazpi hitzordu izango dira orotara, Gipuzkoan bost, Arrasate (8an), Orona Fundazioa-Hernani (9an), Zarautz (16 eta 23an), Azpeitia (22an) eta Orion (25ean), eta Bizkaian bi, Durango (10ean) eta Mallabian (24an). Hortaz, maiatzean eskainiko diren lehen hiru Mendi Tourrak aste honetakoak dira: Arrasate, Orona Fundazioa eta Durango.

Gaur berton Arrasaten izango zita, Amaia Udal Antzokian,19:30ean hasita. Lau film eskainiko dira guztira, tartean Bilbao Mendi Film Festivaleko Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen Mountain eta Eskaladako Film Onena izendatu zuten Safety Third. Horiez gain, Where the wild things play eta Song for the Nomad ikusteko parada izango da.

Ekimena lau hilabetetan 20 hiri eta herritan izan da, besteak beste Gasteiz eta Iruña, Tolosa, Igorre, Eibar, Vigo (Galizia), Reinosa eta Camargo (Kantabria), Cangas de Onis (Asturias), Vielha (Katalunia), Canet d’en Berenguer (Valentzia),… eta 7.300 ikusle bildu ditu jada.
Iaz 10.000 ikusle biltzeraino iritsi zen Mendi Tourra, eta aurten gora egingo du kopuru horrek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button