IKUS-ENTZUN

“Bideotik” edo bestelako narratibak, Azkuna Zentroan

Gaur, abenduak 18, 19:00etan, Azkuna Zentroak Bideotik  saioaren barruan Hiru Begirada izeneko atala hartuko du, ikus-entzunezko bestelako narratibak eta bideoaren bidez inguruan dagoena erregistratu eta irudikatzeko modu berriak aztertzeko xedez.

Azkuna Zentroak adierazi duenaren arabera, “programa honen bidez, agerian jarri nahi ditugu bertan, estatuan eta nazioarte osoan sortu eta egin diren bideo-sorkuntzako lanak eta proiektuak, arte-, sorkuntza- eta kultura-arlotik datozen eta ikus-entzunezko hizkuntza modu pertsonal, intimista eta hurbilagoan darabilten pertsonek egindakoak”.

Gaurko saioa Hiru begirada titulupean abiatuko da, eta ikus-entzunezko hiru piezek osatuko dute, non munduari begiratzeko era jakin bat, inguruan dugun errealitatearen aurrean hartutako jarrera bat proposatzen zaigun. “Hautatutako obrek emakume sortzaile, errebelde eta jakin-minen aitzindari-taldeko kide izateko egindako joko esperimentalaren emaitza dira”.

Pantailaratuko diren lanak honakoak dituzue: Mirentxu Loyarteren Euskal Emakumeak (1981). XX. mendearen amaierako gizartean emakumeak betetzen zuen espazio soziopolitikoa marrazten du zuzendariak lan honetan; Bego Vicarioren Haragia (1999). Desagertuei buruz hitz egiten dugunean, gorputzik gabeko heriotza birtual batez ari gara; eta Estibaliz Sadabaren The garbage girl (2007). Bideo performance hau hainbat museotan eginda dago, eta emakumeak kulturako sektore guztietan hartzen duen bigarren mailako papera salatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button