IKUS-ENTZUN

“Bideodromo 2015”, esperimentazioaren bidetik

Bideodromo izeneko Nazioarteko Zine eta Bideo Esperimentalen Jaialdiak bere bosgarren edizioa abiatu zuen joan den barikuan. Datorren asteko irailaren 28ra arte, BilbaoArte eta Sarean espazioetan, makina bat proiekzio egongo dira.

Bideodromo jaialdiak esperimentazioa eta bideo-sorkuntza dibulgaziorako bidea eskaintzen du. Hiru dira zinemaldi honen oinarriak: ospe handiko zein emergentea den bideoartearen topaketa, askatasuna eta aniztasuna.

Egun hauetan guztietan, ohiko proiekzioez gain, ekintza bereziak ere antolatu dira. Hala, joan den urtean irabazle suertatu zen Slawomir Milewski errealizadorearekin zinema esperimentalaren tailerra programatu da irailaren 22 eta 23an, BilbaoArten. Eta beste aldetik, Sarah Lipstate artistaren kontzertua eta proiekzioak ere antolatu dira asteazken honetarako, La Ribera espazioan.

Irailaren 27an, emanaldi berezi bat programatu da Las aventuras del príncipe Achmed filmarekin. Zuzeneko musika izango da VRILnoise taldearekin.

Hortaz, nazioartean ekoitzitako fikziozko, ez-fikziozko, saiakera, dokumental, arte eta animazioko artelan garaikide eta esperimentalak ikusi nahi badituzue, orain duzue aukera.

Hemen duzue programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button