MUSIKA

Larry Bird taldeak bere EP berria sareratu du

Larry Bird laukote bilbotarrak Hiru abesti izenburuko EP berria paratu du bere bandcamp webgunean. “EP digital hau Deustuko El Tigre estudioan grabatu genuen, Jon Agirrezabalagaren (WAS) ekoizpenarekin eta Xabier Egiaren laguntza teknikoarekin”, esan du taldeak.

Horretaz gainera, ostiralean, hilak 11, Bilboko Kafe Antzokian izango da Larry Bird biziki miresten duen Standstill banda katalanarekin batera. Bartzelonako taldearen agur bira izango da.

Bizkaiko Nun, Scum to The Leader, Señores edota The Great Barrier taldeetako musikariek osatzen dute Larry Bird taldea. 2013an, euskaraz abestutako intentsitate emozional handiko dozena erdi kantu post-hardcore sareratu zituen laukoteak, baina orain, beste hiru kantu berri sareratu ditu, eta ezusteko handia hartu dugu, taldea nabarmen aldatu baita. Pop esparrura egindako jauzi horren ondorioz, taldeak bere diskurtso propioa osatzeko gai dela erakutsi du

Xabi taldekideak ondokoa adierazi zion nontzeberriri kantu berrien harira: “Aurreko grabazioko kantuak bat-batean heldu ziren. Elkarrekin jotzen hasi eta lau hilabetean zortzi kantu genituen. Gehiegi pentsatu gabe grabatzera sartu, eta oso emaitza ona lortu genuen. Orain beste erritmo bat daramagu, halabeharrez. Horregatik, kantitate aldetik abesti gutxiago landu ditugu, baina kalitateari dagokionez, askoz landuagoak dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button