MUSIKA

Euskal Herria Zuzenean Festibalean musika talde lehiaketa antolatu dute aurten

Izenak dioen bezala, Euskal Herrian kokatzen den festibala da EHZ festibala. Eta euskal izaera hori zentzu herritarrean ulertzen dute festibaleko kideek. Festibalaren hiru egunetan milaka dira lanean ari diren laguntzaileak eta herri garapenaren aldeko iniziatiba da eta auzolanean oinarritzen den festibala da hau.

Aurten, uztailaren 3, 4 eta 5ean, Heletan, izango den EHZ festibalak musika lehiaketa bat antolatzen du. Helburua da Euskal Herriko talde guziei festibalean aritzeko parada eskaintzea, horrexegatik estilo guztiak onartuko dira lehiaketa honetan.
Otsailaren 28ra arte dute taldeek izena emateko epea.
Finala, apirilaren 9an izango da, Miarritzeko Atabal kontzertu gelan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button