BERTSOTAN

Lanku Bekaren Saria

Bertso edukien sormenerako I. Lanku Beka banatu zen atzoko egunean. Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariaren eskutik I. Lanku Bekaren saria Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal ipuin kontalariak jaso zuten atzo Martin Ugalde Kultur Parkean. Ane Labaka eta Beatriz Egizabalek eskuratu dute beka hau Erradikalak gara izeneko lanarengatik.

Lehen aldiz jarri du martxan Lanku Kultur Zerbitzuak bertso edukien sormenerako beka hori, batetik, bertsolaritza muinean duten emanaldi berriak sortzeko eta laguntzeko, eta bestetik, sortzaileen eta Lankuren arteko elkarlana sustatzeko ere bai.

Guztira lau lan aurkeztu dira lehen edizio honetara eta lan guztiak oso ongi baloratuak izan dira epaimahaiaren aldetik.
Saridunek  800€ko ordainsaria jaso dute eta orain, Erradikalak gara lanaren gidoi osoa garatzeko eta aurkezteko zortzi hilabeteko epea izango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button