MUSIKA

“Hiri asko bere baitan” ikuskizuna, Deban

Hiri asko bere baitan izeneko egitasmoa, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren Gazteria zerbitzuak antolatutako Ideiak Martxan lehiaketaren saridun suertatu zen. Sorkuntza, Bilbo eta euskara ardatz hartuta, literatura, musika eta argazkigintza nahastu nahi ditu ekimen honek. Bertan, hiru adiskide daude: Aitor Gomez, Asier Olabarrieta eta Unai Villena. Irailaren 16a, Deban ikusteko aukera izango duzue.

Proiektuko kideek adierazi duten bezala, “argazki-erakusketak, proiektuan zehar garatu dugun eta Bilboko ikuspegi berri bat ematen duen unibertso bisual-soinudun-literarioa biltzen du. Bilboko zortzi barrutietan barrena bidaia eginez, gure irudimenarekin unibertso bisual, literario eta soinudun propioa sortu eta hiriaren ikuspegi berri bat eman gura dugu. Zortzi hilabete (2014ko apiriletik azarora arte) iraun duen sorkuntza prozesuan zehar, hiruon artean zortzi argazki-testu-musika-lan edo obra sortu ditugu, Bilboko barruti bakoitzeko bana. Obra hauek formatu ezberdinetan eman ditugu ezagutzara: birtualki (blog batean eta liburuxka digital batean) eta fisikoki (ikus-entzunezko emanaldi baten bidez, argazki erakusketa batean, eta liburuxka+CD batean). Blogean hilabetero publikatu dugu obra berri bat eta sare sozialetan ere izan gara” adierazi dute hirurok.

Orain kontzertu formatuan ere zabaltzen ari dira, eta hala, zuzeneko musika, argiztapen berezia eta bideo zein argazki-proiekzioak izango dira taula gainean.

Nontzeberrik kideei egindako elkarrizketa honetan irakurri ahal dituzue proiektuaren nondik norakoak sakonago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button