MUSIKA

“Soul Supreme”

Donostiako Beltza Records disko denda ezagunak 22. urteurrena beteko du aurten. Data berezi horren harira, soul musika beltza ardatz izango duen Soul Supreme izeneko jaialdia egingo du maiatzaren 25ean eta 26an Gipuzkoako hiriburuan. Horretarako, musika estilo horretan adituak diren disko-jartzaileen saio dantzagarriak atondu ditu.

Hasteko, maiatzaren 25ean Victoria Eugeniako Klub Aretoan Barón Roskow (punk akustikoa) izeneko artistak kontzertua eta performancea egingo ditu. Emanaldia 23:00etan hasiko da. Gero, gauerditik aurrera, Dreadrive disko jartzailea izango da giroa berotzen reggae estiloko diskoekin.

Biharamunean , maiatzak 26, Top Soul Dj’s izenburupean, soul doinuetan eta bestelako estilo beltzetan iaioak diren disko jartzaileak izango dira binilozko diskoak jiratzen: Miguel Oribe (Lleida); Hermino Afonso (Oviedo); Alex Subinas (Bilbao); Gabi Ameztoi (Logroño), eta Iñaki García Uriarte IGU (Gasteiz). Emanaldi bikain hori ere Victoria Eugeniako Klub Aretoan egingo dute. Soul festa gauerdian hasiko da.

Ekitaldiarekin loturiko xehetasun guztiak Beltza Records dendaren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button