IKUS-ENTZUN

Aitzol Aramaio film laburren lehiaketa

Aitzol Aramaio (Ondarroa, 1971 – 2011) zine gidoilari eta zuzendariaren omenez atondu dute film laburren lehiaketa hau Legorretan. Bizkaitarrak Un poco de chocolate eta Terminal filmak egin zituen.

Lehiaketarako lanak irailaren 30a arte aurkeztu ahalko dira. Lehenengo sariak 1000 euro jasoko ditu, eta Legorretako lan onenak, berriz, 300.

Filmak DVD formatuan aurkeztu beharko dira eta 2010. urteko urtarrilaren 1etik aurrera eginikoak behar dute izan. Gaia librea izango da.

Partaideak edozein jatorritakoak izan daitezke eta hizkuntzari dagokionez, edozein hizkuntzakoak onartuko dituzte, alegia, lehiaketa honen esparrua nazioartekoa da. Filmak,fikziozkoak, animaziozkoak, dokumentalak edo esperimentalak izan daitezke; klipak eta publizitate lanak ez dituzte onartuko, eta gehienez 30 minutuko iraupena izango dute.

Filma eta inskripzio-fitxa helbide honetara bidaliko dira: Aitzol Aramaio korto lehiaketa, Patxi Ezkiaga kultur etxea, Eskolaldea, 2, 20250 Legorreta (Gipuzkoa).

Lehiaketarekin loturiko gainontzeko xehetasunak blog honetan jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button