ARTEA

Bilbaoarteko bekadunen erakusketa

Aurten beka lortu duten Bilbaoarte zentroko 39 artistek erakusketa ondu dute, eta ikusgai dago hil honen 18ra arte, Ateak zabalik izenburupean.

Bilboko arte-zentroa 39 sortzaileen 37 proiektu artistikoez bete da. Horiei, gainera, Bregenzeko (Austria), Leedseko (Ingalaterra) edo Pariseko zentro artistikoekin truke-programetan parte hartu duten 11 artista eta Viana Fundazioaren bekadunak gehitu zaizkie.

Huaxek dira erakusketa kolektibo handi horretan parte hartu duten zenbait artista: Roberto Aguirrezabala Martínez (Sestao), Entropía; Alberto Albor Escaño (Burgos), End Zone; Javier Arbizu Martínez (Lizarra), Still; Verónica Bapé (Mejiko), Mamu / Fantasma; Ramón Churruca Muguruza (Bilbo), Super-Autopistas De La (Des)Información; June Crespo Oyaga (Iruña), Day Time Regime eta Katharina Fitz (Austria), Chatarra.

Bilbaoarteren arabera, “erakutsitako lanen aniztasuna arterik garaikideenaren isla da. Erakusketa handi honek eskultura, pintura, bideo-sorkuntza, argazkilaritza, instalazioak, dokumentala, arte grafikoak eta ehungintza-diseinua uztartzen ditu, birziklapena, memoria historikoa Euskal Herrian, komunikazioa, Karrantzako aurpegi beltzeko ardiak, bideojokoak, biolentzia sinbolikoa edo Txileko Atacama basamortua bezalako gaien ingurukoak”.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button