MUSIKA

Hiru disko berri aurkeztuko dira Deustun

Larunbatean, hilak 8, hiru taldek disko berriak aurkeztuko dituzte, Deustuko Gazte Lokalean, 20:00etatik aurrera. Bada, Bermeoko Magnético Grupo Robot estreinako zazpi hazbeteko homonimoa aurkeztuko du; Bilboko Diana Lagartok, halaber, taldearen izen bera daraman LPa; eta, azkenik, Idolos del Extrarradio kantabriarrek Vorágine izenburuko hamar hazbetekoa.

Diana Lagarto-ko taldekideak hainbat taldetan aritutako musikariek abiatutako egitasmo berria da: “Inserta taldearen azken kontzertuak ematen ari ginela sortu zen ideia. Taldeko hiru kidek elkarrekin jotzen jarraitzeko asmoa genuen eta hilabete batzuk atseden hartu ostean lokalera bueltatu ginen. Helburua zerbait berri egitea zen eta ahal izanez gero jende berriarekin. Handik gutxira Caba abeslaria batu zitzaigun”. Post-hardcore estilo proposamena bilbotarrena. “Noise-rock, screamo, punk, crust, rocking-hc, math-rock, hardcore topatuko dira”.

Bermeoko Magnético Grupo Robot proiektuan, berriz, El Desvan Del Macho, Munsterland, Los Frenos eta Los Brebes bandetan aritutako musikariek jotzen dute, eta Nomeansno, Dead Kennedys eta DEVOren iturrietatik edaten duten kantu motzak eta zorrotzak egiten dituzte.

Amaitzeko, Idolos del Extrarradio Kantabriakoak dira, eta gaztelaniaz abestutako punk-rock iluna jorratzen du, eta Vorágine izenburuko lan berria ekarriko dute besapean.

Nobedade askorekin datorren kontzertu bizia izango da larunbatekoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button