IKUS-ENTZUN

“Ikusgaiak. Cuadernos de Cinematografía” aldizkaria

Eusko Ikaskuntzak Ikusgaiak. Cuadernos de Cinematografía aldizkariaren zortzigarren alea argitaratu du.

Argitalpenean dokumental faltsuei buruzko artikulu bat eta Oskar Alegriak filmatutako Emak Bakia filmaren gaineko beste bat jasotzen dira: Dokumental faltsuen paradoxa. Zuzendarien asmoak eta ikusleen interpretazioa (Iban del Campo Uribarrena) eta La casa Emak Bakia. Del cinepoema al documental de creación (Pablo Echart Orús).

Horikien batera, euskal zine ekoizpenaren inguruko hausnarketa dakarten zazpi artikulu akademiko biltzen ditu; tartean, Miren Marias-Muñozek idatzitako Euskarazko fikziozko zinemaren susperraldi hauskorra (2005-2012) eta Lucia Tello Diazen Periodismo y cine: la práctica y la ética mediática según los cineastas vascos (1910-2010).

Artikulu horiek sarean irakur daiteke, izan ere, aldizkaria ez da paperean argitaratzen: eusko-ikaskuntza.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button