IKUS-ENTZUN

Berlingo Harresiaren inguruko jardunaldiak, Iruñean

Iruñeko Kondestable Civivoxean, bihartik aurrera, Berlingo Harresiaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte. Azaroaren 10era bitartean, musika, hitzaldiak eta zinema izango dira protagonistak.

Check Point Iruña: Musika, Harresi Eraisle izenpean abiatuko dira jardunaldiok, bihar, urriak 29, Iruñean. Egun horretan, disko-forum bat antolatu da musikak Berlingo harresiaren erorketan (1989) izaniko eraginaz mintzatzeko. Luis Gortari irrati-esatariak koordinaturik, musikaren eta historiaren arteko sinergiak aztertuko dituzte, “II. Mundu Gerraren aurreko aurrekari musikaletatik 1989an entzuten zen musikaraino”. Diskoen atzean ezkutaturik dauden pasadizoak eta istorioak haizatuko dituzte.

Hurrengo egunean, Ismael Rodríguezen El niño y el muro (1965) film mexikarretik abiatuta Haurrak eta Harresiak hezkuntza-foruma antolatu dute. Azaroaren 4an, Murruaren zeharkako memoria izeneko hitzaldia egingo du Oskia Ugartek (Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendaria. Berak “paretetako ikonografietan sakonduko du, Berlingo Harresiaren historia garatu zeneko herri-jakintzen eta ez nagusien testuingurua birsortuta”.

Azaroaren 5ean, 6an eta 8an, hiru filmen emanaldiak programatu dira:  La vida de los otros (Florian Henckel von Donnersmarck. 2006), Good Bye; Lenin! (Wolfgang Becker. Alemania. 2003.), eta Un, Dos, Tres  (Billy Wilder. 1961) filmak.

Zehaztasun guztiak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu