IKUS-ENTZUN

“Beltzean mintzo” dokumentala, gaur Donostian

Gaur, Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldiaren barruan, Jon Sarasuak zuzenduriko Beltzean mintzo lana ikusteko aukera egongo da. Hiri horretako Okendo kultur etxean izango da emanaldia, 19:00etan.

Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz eginiko dokumentala galdera honekin zabaltzen da: Zertarako lorpen guztiak, hizkuntzarekin batera nortasuna galtzen badugu? César Pilataxi kitxuaren gogoetak dira Beltzean mintzo filmean entzungo ditugunak.
“ Zer ari da gertatzen Atlantikoaren bestaldean? Euskaldunon esperientziak nola lagun dezake prozesu horretan?”, Garabide Elkarteak gaia mahai gainean jarri nahi izan du lan honekin.
45 minututan ondorengo hizkuntza komunitateak agertzen dira: Kitxua, Nasa, Nahuatl, Kaqchiquel, Aimara, Maputxe eta Maia yukatek. Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak plazaratzen dituzte dokumental honetan.
Komunitate horietako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten dute eta, bide batez, euskaldunok haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.

Gaur, Donostian izango da emanaldia, baina maiatzean, berriz ikusteko aukera egongo da: 19an, Gasteizen (Oihaneder); 20an, Tolosan (Kultur etxea); eta 27an, Durangon (Plateruena).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button