BERTSOTAN

Hirugarren Bertso Derbia bihar

Athleticek eta Realak jokatuko duten futbol partidarekin bat eginez, maiatzaren 9an, iluntzeko 20:00etan, hiru bertsolari zuri-gorriren eta beste hainbeste txuri-urdinen arteko lehia egingo da Bilboko BBK aretoan. Hirugarren Bertso Derbia izango da hau.
Talde bakoitzak klubek izendaturiko kapitain bat izango du, eta beste bi bertsolariak talde bien web-orrietan eta sare sozialetan eginiko bozketaren bitartez aukeratu dira, luxuzko taldeak osatu ahal izateko.

Hortaz, futbolean egin beharrean bertsotan egingo dute oholtzara igotzen diren bertsolariek. Athleticen izenean Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes eta Jon Maia bertsolariak arituko dira; Realaren taldean, Amaia Agirre, Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Horietako batzuek aurreko derbietan parte hartu dute. Josu Goikoetxea arituko da gai-jartzaile lanetan.

Iaz egin zuten lehenengo Bertso Derbia, Bilbon. Eta aurten, urtarrilean bigarrena Donostian, eta hirugarrena berriz Bilbon. Egitasmoa Athletic fundazioak jarri zuen abian, bi taldeen artean sortzen den lehia sanoa indartzeko eta sustatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button