MUSIKA

Meltdown, Viva Belgrado, Dawn of the Maya eta The Tidal Sleep, Errenterian

Bihar, Oarso Musika elkarteak antolatuta, lau talde arituko dira Errenteriarko Niessen Kuturgunean, 20:30etik aurrera: Meltdown (Hernani), Viva Belgrado (Kordoba), Dawn of the Maya (Iruñea) eta The Tidal Sleep (Alemania).

The Tidal Sleep banda alemaniarra 2011n eratu zen, eta Europako scremo estiloaren zertzeladekin jantzitako musika jorratzen du. Oarso Musikaren arabera, “Touché Amoré edo Pianos Become the Teeth banda amerikarren kutsuak, rock-ondoko amalgama baten eraginpean”.

Viva Belgrado andaluziarrek hainbat jaialditan parte hartu dute 2012an taldea eratu zenetik. Oraintsu, bigarren diskoa argitaratu dute, Ulises. “Bertan aurkituko dugu post-hardcorea, Daïtro, Envy bezalako banden oinordekoa edo berriago diren La Dispute gisako taldeenak”.

Dawn of the Maya nafarrek Colossal diskoa aurkeztuko dute, erritmo gogorrekin jositako lana. “Metalcorea, Hardcorea, gogoko badituzu, eta soinu berriak entzuteko irekia bazara Metalaren eszenaren barruan, hitzordu hau ezin duzu galdu”.

Azkenik, Meltdown hernaniarrek hardcore eta metal erritmoak uztartzen dituzte. Iaz, I Refuse to Die izenburuko EPa argitaratu zuten, zeinak laudorio ugari jaso dituen, “gainera, Crisix, In Mute, Killus edo Dawn of the Maya bezalako talde handiekin partekatzen dute eszenatokia”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button