LITERATURA

Becerro de Bengoa saiakera saria

Becerro de Bengoa saiakera sariaren XXV. ediziorako deialdia iragarri du Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak. 4.000 euroko bi sari banatuko dira, euskarazko eta gaztelaniazko lanetan.

Sarira edozein pertsona fisiko aurkez daiteke, edozein dela ere bere nazionalitatea edo bizilekua. Lanak aurkezteko epea irailaren 2an amaituko da.

Lanok ondoko baldintzak bete beharko dituzte: luzera, gutxienez 100 foliokoa eta gehienez 180koa izango da. Lanek orijinalak, argitaragabekoak eta aldez aurretik bestelako lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute. Bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan bakarrik izenburua eta izengoitia jarriko dira.

Horiekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, ondoko datuak jasoko dituena: izengoitia, egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia, helbidea eta telefonoa; eta gutun-azalaren kanpoaldean izengoitia, izena eta zein lehiaketara aurkezten den zehaztuko dira.Halaber, saiakera-lana argitaratu gabekoa eta originala dela egiaztatuko duen aitorpena aurkeztuko da.

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean entregatuko dira lanak. Gutun-azalaren kanpoaldean Becerro de Bengoa saiakera-saria azaldu beharko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu