MUSIKA

Lou Topet “Abesti bat gutxiago”-rekin, Bartzelonan

Gaur berton, abenduaren 11n, Lou Topet kantariak kontzertua emango du Bartzelonako Euskal Etxean. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Lou Topetek eta Harkaitz Canok Abesti bat gutxiago CD-liburua gauzatu dute, hamar artista estatubatuarren euskarazko moldaketak biltzeko eta komentatzeko: Pete Seeger, Woody Guthrie, John Hiatt…
Ahotsenean izan ziren proiektuko elementuak, kantatzen eta ateratako produktuaren gorabeherak azaltzen. Oso interesgarria izan zen.

Egitasmo hori aurkezteko bira txiki bat egiten ari dira Euskal Herrian barrena, eta beste hainbat tokitan. Donostiatik eta Zarautzetik pasa ostean, ostiral honetan, abenduaren 11n, Bartzelonan izango dira.

Beste data batzuk honakoak dituzue:2016ko urtarrilaren 2an, Durangoko Plateruenan; urtarrilaren 7an, Bilboko Kafe Antzokian; eta, amaitzeko, urtarrilaren 8an, Iruñeko Zentral aretoan. Kontzertu guztietan Oso Fan izango dute ondoan, Bartzelonako kontzertuan izan ezik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button