MUSIKA

Petti & Etxeko Uzta eta Inoreneroni taldeek Elgoibarren joko dute

Petti & Etxeko Uzta eta Inoreneroni taldeek Elgoibarko Sotoko Hotsak programaren barruan joko dute, irailaren 22an eta 23an hurrenez hurren. Kontzertuok Sinuöse elkarteak ondu ditu.

Pettik iragan udaberrian plazaratutako Petti & Etxeko Uzta izenburuko lana aurkeztuko du Elgoibarren. Etxeko Uzta taldea hauexek osatzen dute: Joseba Irazoki, gitarra; Iñigo Telletxea, baxua eta Igor Telletxea, bateria.

Elkar diskoetxearen arabera, “Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da. (…) Barrutik ateratzen diren kantu leunek, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzte. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa”.

Inoreneronik, bestalde, urtea amaitu baino lehen plazaratuko duen lan berriko kantuak aurkeztuko ditu. Fregoli (Bidehuts, 2011) da, hain justu, taldeak argitaratu duen azken diskoa. Proiektu ezaguna da Inoren Ero Ni, eta taldekideak, halaber, ibilbide luzeko musikariak: BAP!, Anari, Lobo Eléctrico, Cápsula…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button