BERTSOTAN

BBTko asteburuko saioak

Asteon hiru saio izango ditu BBTko Udabarriko Faseak. Zapatuan Elorrion jokatuko da saioa, eta domekan, saio bi izango dira Getxon, 12:00etan eta 17:30ean.

Hortaz, maiatzaren 12an, Elorrioko Arriola Antzokian, 17:30ean, Aitor Esteban Etxebarria (Urduliz), Ander Anakabe Lekue (Deustu), Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo), Iker Uriarte Urrutia (Bermeo), Jon Arano Uriarte (Natxitua) eta Unai Agirre Erezuma (Sukarrieta) bilduko dira.

Hurrengo egunean, maiatzaren 13an, Getxon, Fadura kiroldegian, bi saio egingo dira. Goizeko saioa 12:00etan izango da, eta hortxe Axier Goñi Arsuaga (Bilbo), Eneko Aldana Carrasco (Forua), Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango), Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo), Josu Landeta Egurrola (Getxo) eta Peio Ormazabal Villanueva (Arrigorriaga) izango dira kantuan.

Arratsaldeko saioa 17:30ean hasiko da, Beñat Romero Maguregi (Zornotza), Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ (Iurreta), Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto), Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre), Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia) eta Mikel Galarza Idirin (Bilbo) bertsolarien presentziarekin.

Asteburu honen ostean, maiatzaren 19an eta 20an jokatuko dira hurrengo saioak, Areatzan eta Erandion, hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button