ESZENA

BilbaoEszenaren “Artistak Egoitzan” programaren edizio berri bat

BilbaoEszenako Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, Artistak Egoitzetan XVI. ediziorako deialdia egin da. Ekimenaren helburu nagusia laguntza ematea da, baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak eta akonpainamendukoak, etab.), eremu eszenikoetan sormen- edo ikerketa-prozesu bat garatu nahi duten banakako arte-erakunde edo artista guztiei. Hortaz, deialdia Euskadiko 18 urtetik gorako artista zein kolektibo guztientzat da. Euskal artista zein konpainien proposamenak aurkezteko epea apirilaren 12ra arte egongo da zabalik.

Deialdiaren zeregina proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta hauek zabaltzea eta horretarako sei proiektu artistiko aukeratuko dira. Bi laguntza mota izango dira: alde batetik, hasierako fasean dauden proiektuetarako 2.000 euroko laguntzak, eta bestetik, dagoeneko garapen-fasean dauden lanentzako 4.000 eurokoak.
Egoitzen iraupena 25 egunekoa izango da gehienez, eta hiriko zenbait espazio eszenikoetan garatuko dira, uztaila, abuztu, iraila eta urria bitartean.

Horrez gain, aukeratutako pertsonek edo konpainiek euren sorkuntza prozesuak ikus-entzuleen edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdian, BAD-en, edo Udalak bultzatutako beste edozein ekimen eszenikotan.

Parte hartu nahi baduzue BAD jaialdiaren web orrian aurkituko duzue informazio zehatza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button