MUSIKA

“Adarretatik” musika jaialdia, Zarautzen

Ostiraletik igandera bitartean, Zarautzen, Adarretatik musika jaialdia egingo da.
Lehen saioan, Tremendo Surco DJs arituko da ostiralean, Iruñetik etorritako garai eta estilo guztietako musika beltzeko DJ kolektiboa. Besteak beste, Budin, Chica Tequila, Jazzbato SoulBrother, Iñaki San,… osotzen dutena.
Horren ostean, Birkit taldearen txanda izango da. Birkite Alonsok 2017an bakarlari gisa hasitako proiektua da Birkit. 2000aren lehen hamarkadan Bilboko Eorann eta Red Carmine taldeetan aritua, 2017an Emen izeneko bakarkako debutean gitarra elektrikoa eta piano hutsak uztartu zituen. 2021eko azaroan Inertzia izeneko bigarren lana talde formatuan aurkeztu zuen Birkitek.
Ostiraleko azken kontzertua Koko Jean & The Tonics taldeak egingo du. Kataluniako eszenako musikari aparta hauek osatzen dute taldea: Koko-Jean, Anton Jarl, Victor Puertas eta Dani Baraldes.

Asteburuko programa osatuko duten kontzertutako protagonistak honako hauek dituzue: Hannah, Arima Soul, Fundación Tony Manero, Juan De Diego Trio, eta Broken Brothers Brass Band.

Adarretatik musika jaialdiak dauka informazio osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button