MUSIKA

Muturreko metalari buruzko jardunaldiak Gasteizen

Bihar eta etzi, urtarrilaren 15ean eta 16an, Muturreko Metalari buruzko II. Jardunaldiak egingo dituzte Gasteizko Helldorado aretoan. Jardunaldi metal zaleok askotariko ekitaldiak bilduko ditu, tartean, hitzaldi, kontzertu eta tailerrak.

Aurtengo edizioan, generoa inguratzen eta bultzatzen duten esparru estetiko, filosofiko eta etikoetan sakondu nahi dute antolatzaileek: “existentzialismoarekiko eta nihilismoarekiko atxikimendutik hasita, musika-industriaren konbentzionalismoarekiko gaitzespeneraino, baita, azkenik, beste arte-adierazpide batzuekiko loturak ere, hain zuzen ere historian zehar gizakiaren eta gizartearen alderdirik ilunena erakutsi dutenekiko”.

Hala, ostiralean, urtarrilak 15,  autoedizioari eta musika hedatzeko bestelako esparruei buruzko hitzaldi-tailerra izango da, 20:00etan. Gauean, halaber, kontzertua izango da: Childrain eta Teething. Bi emanaldien ostean, Gakora Remember DJk arituko dira.

Larunbatean, urtarrilak 16, Francisco Jota-Perez idazle eta gidoilariak ondoko hitzaldia emango du: Ocultismo Noumenal: Propuesta para una metafísica extrema. Metal Extremo: 30 años de oscruridad izenburuko libururaren egile Salva Rubiok, halaber, beste berbaldi hau gidatuko du: Música de carne y música de sangre. Azkenik, Servando Rocha idazle kanariarrak Nosotros, los caníbales hitzaldia egingo du. Rocha La Felguera Editores argitaletxeko kidea da, eta horretaz gainera, azpikulturari eta kontrakulturei lotutako makina bat liburu idatzi ditu, tartean, La Facción Caníbal. Hitzaldiak Zuloa Irudian izango dira, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button