ARTEA

Euskal Herriko eta Italiako diseinua ikusgai Alondegian

Bilboko Alondegiak The New Italian Design 2.0 eta Egungo Euskal Diseinua izeneko erakusketak hartuko ditu otsailaren 8tik maiatzaren 5a bitarte.

Triennale Design Museum erakundearekin lankidetzan ondu du Alondegiak The New Italian Design 2.0 erakusketa, zeinak Italiako diseinu garaikidearen ikuspegi zabala eskainiko duen.

Diseinuak herrialde horretan azken mendean bizi izan dituen aldaketa ekonomiko, politiko eta teknologikoak ditu ardatz. Erakusketa Triennale Design Museum-eko Silvana Annicchiarico-k koordinatu du eta Italiako egungo diseinua aztertzea, ebaluatzea eta sustatzea du xede.

Bestalde, Euskal Herriko egungo diseinua ere izango dute aztergai Alondegian. Hala, Egungo Euskal Diseinua izenburupean, euskal diseinatzaileek eginiko dozena bat objektu bilduko dituzte. Objektuok azken urteetan eginiko esanguratsuenetarikoak dira. Ekimen horren bidez, Alondegiak egungo euskal diseinu garaikidea erakutsi nahi du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button