MUSIKA

"Bits Of Jazz" erakusketa Leioan

Erakusketa guztiek badute bere zergatia, helburua, lehen hazia. Jose Hornak hala erantzun dio bere espasmo artistikoari. "Zergatik ateratzen ditudan jazzari buruzko argazkiak? Hainbat erantzun eman nitzake: Billie Holidayren edo John Coltraneren grabaketak, Herman Leonarden, William Claxtonen, Guy Le Querrecen eta beste maisu batzuen argazkiak, Pio Lindegaarden edo Juan Claudio
Cifuentes Cifuren irratsaioak… Horiez gain, barne-barneko ikuspegi batetik, esan dezaket Julio Cortazarren kontakizun ezagun baten protagonistari gertatzen zitzaionaren antzeko zerbait gertatu zaidala batzuetan, alegia, irudipen ahaztezin hau izan dudala: musikaren eta
irudien arteko konexio horiek, Lester Youngen baladen tankerako gau luze eta goibelerantz ninderamatenak, argazkitan ateratzen ari nintzela… bihar.

Argazkilarien ideiak, pertzepzioak edo aukeratutako uneak
ezberdinak al dira kamera digitalak erabiltzeagatik? Bit, Kilobyte, Megabyte… eta halakoetan pentsatzen dugu? Ala iruditan pentsatzen -eta sentitzen- dugu?
Programa bati Bits of Jazz esamoldearen itzulpen automatikoa eskatzen badiogu, ez digu informatikari buruzko inolako erreferentziarik emango; aitzitik, jazz zati edo puskak esanahia agertuko da, besterik gabe. Hortik abiatuta, nire ustez, atzitzeko tresna bigarren mailan geratzen da, azken helburua ez baita kode bitar bat edo erreakzio fotokimiko bat, hauxe baizik: argitasun-une baten, itzal baten edo, kasu honetan, musikaren adierazpen subjektiboa. Hots, komunikazio bizi eta zuzena lortzeko ahalegina. Jazza bezala…"

Kultur Leioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button