BERTSOTAN

Basarri bertso paper lehiaketa

Zarauzko udalak antolatzen duen Basarri bertso paper lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da honezkero.
Aurtengo XXVIII. edizioan lanak entregatzeko azken eguna uztailaren 20a izango da.

Betiko legez, nahi beste sorta bidali ahal dira lehiaketara, baina sorta bakoitzak gutxienez 8 bertso beharko ditu, guztiak originalak eta argitaratu gabeak.

Epaimahaikideek aukeratuko dituzten sariak honakoak izango dira: lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da eta bigarrena 750 eurokoa.

Sari banaketa Lizardi bertsolari gazteen txapelketako finalean egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button