MUSIKA

Ertz jaialdia hamabigarrenez

Hilaren 17ra bitartean, Ertz jaialdia soinuen unibertsoan murgilduko da Beran, Donostian eta Hazparnen. Aurtengo jaialdian ez ohiko musikariek eta soinu-artistek hartuko dute parte, hala nola, Lionel Marchetti, Frederic Jouanlong, Jose Manuel Berenguer eta Ferran Fages.

Horrez gain, Hirugarren belarria jardunaldiak egingo dira Donostiako Arteleku zentroan, hilaren 13an, 14an eta 15ean. Jardunaldiotan Ramon Andresek, Patziku Perurenak, Carmen Pardok eta Marta Garcia Quiñonesek esku hartuko dute.

Gaurko egitarauari dagokionez, 21:00etan hasiko da Berako Kultur Etxean egingo den Espazio-ontzia opereta zientifikoa. Herriko abesbatza, musika banda eta bestelakoekin batera ondu dute opereta.

Etzi, berriz, aukera gehiago izango dira: Adiberaren ekimena, Sandra Cuesta dantzariarekin eta Circo Patafisico taldearekin Berako kaleetan barrena, 17:00etatik 20:00etara; Lionel Marchetti, Berako Kultur Etxean, 22:00etan, eta 0 (For Percussion), 23:00etan, Berako Kultur Etxean.

Bi hitzordu gehiago izango dira: Open ERTZ, 17:00etan, eta Frederic Jouanlong, 21:00etan. Bi zitak Berako Kaxerna gaztetxean izango dira.

Ekimenaren antolatzaileek euren webgunean idatzi dutenez, “ez gara esperimentalak, ez. Baina eguneroko gauza horiek denak pasioz bizi nahi ditugu, bat-batekotasunez, ustekabean. Alegia, ezjakin izan nahi dugu, etengabe ikasteko. Inoiz ez aspertzeko. Beharbada orduan benetan esperimentatzen hasiko garela sinetsita”,

Aurretik aipatu denez, egitarauak hilaren 17ra bitartean iraungo du. Programa horren xehetasun guztien berri hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button