LITERATURA

Japoniatik Euskal Herrira

Hatsa elkartearen Maite ditugun olerkariak deitutako ekimenaren  barnean, Senpere Amotz-Larraldean, Josu Jimenez Maiak, Gerezi garaiko haikuak liburutik  aukeratutako testuak erakutsiko ditu urriaren 22, 23, 29 eta30an,  Maite Ramos Fernandez-ek sortutako haiga-pinturekin batera.

Ekimen honen inguruan, Auxtin Zamora antolatzaileak testu txiki hau bidali digu: “Euskal Herritik Japoniarako bidea ezin da asma zoin den luzea! Baina, Maite eta Josuren urratsak segituz, bai hauek erabili duten sorkuntza artistikoaren  E=mc² formulari jarraikiz, segida berean, berehala has gintezke  Fujijamaren bisanbis. Nahiz ez hitz berekin, Haikuek eta Haigek instante guzien trinkotasun unibertsala mundu guzian, segundo guziez erakusten dute, asmaraziz, Japoniako gerezi loreak eta zauriak Euskal Herrikoak bezalakoak direla.” 

Urriaren 23an, igandean, honako egitaraua programatu dute bertan: goizean , ibilalditxo bat Larruneko ekialdeko magalean. Hitzordua goizeko 09:00etan Larraldean. Eta eguerdiko bazkariaren ostean Josu Jimenez-Maia eta  Maite Ramos-Fernandez-en aurkezpen-hitza. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button