MUSIKA

Ahotsa, pieza esperimentala

Zero Azpitik programaren barruan, Ibon Rg adituak Ahotsa pieza esperimentaleko konposizioetan izeneko euskarazko tailerra egingo du urtarrilaren 25tik 28ra bitartean, Huarte Zentroan. Bertan parte hartzeko epea zabalik duzue.

Tailerraren helburu nagusia konposizio teknika esperimental zenbait ezagutu eta gauzatzea izango da. Egileak zenbait proiektu nola gauzatzen dituen azalduko du, bai eta eta ahotserako lantzen dituen elementuak ere. Era berean, musikaren osagaien inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk aurkeztuko dira, bereziki ahotsari dagozkionak, eta baita teknika eta teknologiaren inguruko zenbait ezagutza pieza batzuk gauzatzeko.
Kontzeptu horiek guztiak azalduta eta horietan oinarrituriko, ikasle bakoitzak pieza bat proposatu beharko du taldean gauzatzeko, eta Zentroak eskaintzen dituen baliabideak erabilita, grabatu eta forma emango zaio pieza bakoitzari.

Ibon Rg (Sestao, 1978) musika sortzaile porrokatua da, eta bere ibilbidean hainbat musikarirekin aritutakoa da, tartean, Eten, Mursego eta Xabier Montoia. Joan den urtearen hasieran Hil zara bakarkako lan bikoitza aurkeztu zuen Bilbon. Ahots hutsa izaten da bere lehengai nagusi eta gehienetan, bakarra.

Zero Azpitik programarekin, eta 2020-21 ikasturtean zortzi tailer izango dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: Maria Ruido, David Bestué, Alma Söderberg, Susan Schuppli, Francesc Ruiz, Mariana Castillo Deball eta Azucena Vieites.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button